
Makillaje eta Karakterizazioko master profesionala Ikus-entzunezkoetarako eta Baliabide Eszenikoetarako
Baldintzak
Makillaje eta Karakterizazioko master profesionalean sartzeko, baldintza hauek bete behar dituzu:
- 16 urte beteta izatea.
- DBH edo titulazio baliokidea izatea.
Edukiak
1/ Makillaje Profesionala
2/ Makillajea eta Efektu Bereziak FX
3/ Makillajea Protesiekin

MATRIKULAZIOAK
Makillaje eta Karakterizazioko master profesionala
ikus-entzunezkoetarako eta Baliabide Eszenikoetarako

1/ Makillaje Profesionala
Makillaje profesionala pertsona baten aurpegia apaintzeko, koloreztatzeko edota "konpontzeko" erabiltzen da, honakoa freskoagoa eta edertuagoa ikus dadin.
Asignatura honetan, makillaje soziala, telebistarako makillajea, ezkontzak, makillaje artistikoa, makillaje fantastikoa, epokako makillajeak, pasarelak eta abar irakatsiko dira.

2/ Makillajea eta Efektu Bereziak FX
Atal honetan, efektu bereziak lortzeko makillaje-prozedurak aztertuko ditugu, hala nola, odola, ebakiak, zauriak eta era guztietako alterazioak. Efektu horiek azalaren gainean landuko ditugu zuzenean, makillajearen bitartez aldez aurretiko molderik sortu gabe.
Asignatura honetan erredurak, azal izoztuak, zaharkitzeak, ubeldurak, mozketak eta bestelako makillajeen azterketak egingo dira.

3/ Makillajea protesiekin
Makillaje protesikoa aktore edo modelo baten itxura aldaketa lortzeko erabiltzen den teknika da. Pieza protesiko horiek eskulturatik datozen hainbat tekniken bitartez lortzen dira. Pieza protesikoak eta makillajearen lana ustarzen ditugunean, bolumen handiko itxuraldaketak lor ditzakegu.
Asignatura honetan, zauriak, tiroak, ebakiak, ebakiondoak eta aurpegi osoko maskarak egiten ikasiko duzu.
